Sondikako historia 1: Herria

2019-06-24
Sondika Txorierriko txepetx izatetik arrano hegalari izatera heldu zan komunikabideei esker. Gaur egun be, bertatik pasetan dira Txorierri igarobidea, Txorierri etorbidea, Lezamatik Bilborako trenbidea, eta Asua errekea. Zenbat gertaera lekukoen gogoramenean! Trenak sekulako eragina izan eban herrian. Linea bi eukiezan ganera, bat Mungiatik etorrena, 1893-1894 bitartean egindakoa; eta bestea Lezamatik Mallonako Galtzadetara joiana, 1895ean inaugurau zana. Lezamako trenak jarraitzen badau be, Mungiako linea, aireportuko pistak zabaltzeko 1975ean itxi eben. Sondika airez, lurrez, eta urez heltzeko aukera eukan herri bakarra izan da Bizkaian. Ondo entzun dozue bai, 1930eko hamarkadara arte portutxua egoan eta txalupak eta gabarrak "Sanguizeraino" heltzen ziran. Aireportuko lanak egiteko eleizea bota ebenean, barria egin arte, Santa Kurutz baseleizea erabili zan parrokia moduan. Hasieran eleizea beste leku baten egiteko asmoa egoan, herrigunetik aldenduta, baina herritarrek firmak batu ebezan gaur dagoan lekuan egiteko eskatuz. Eraikin barrian eleiza zaharreko armarri bi gordeten dira. Garai desbardinetan eskola ugari egon izan dira herrian: gerra aurrean eta ostean gaur egun Batzokia dagoan lekuan, Eleixaldekoak, Izartzako auzo-eskolea, Sangronizen Posada eskolea, konbentua neskentzat eta ume txikientzat, eleizako lokaletakoa, ikastolea, eskola nazionalak eta gaur eguneko eskola publikoak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak