JxCk Puigdemonti eusten dio eta ERCk inbestidura eraginkorra nahi du

2018-03-31
JxCk berretsi du Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetua inbestitzea dela haien helburua, eta ez diotela horri uko egingo. Dena den, ez du baztertu Puigdemont inbestitzea posible izan arte, beste hautagai baten alde egitea. Beti ere, argi izanda, presidentegai hori behin-behinekoa izango litzatekeela. Aldiz, ERCren lehentasuna ahalik eta azkarren gobernua osatzea da, 155 artikuluaren ezarpena indargabetzeko. Eta horretarako, "inbestidura eraginkor bat" eskatu du. Pere Aragonesen ustez, bateragarria da osatzea eta Puigdemontek presidente izateko duen eskubidea aldarrikatzea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak