Zientzialari 43 - Arkaitz Carracedo: "Minbizia duten gaixoen tratamenduan aurrera egitea da erronka"

2016-02-19
Nola sortzen da minbizia? Zeintzuk dira tumore bat garatzeko arrisku faktoreak? Zeintzuk dira azkenaldian egin diren aurkikuntzarik azpimarragarrienak? Arkaitz Carracedo CIC bioGUNEko Ikerbasque ikerlariak galdera hauen erantzuna eman digu. 'Zientzialari' izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Zientziari buruzko informazio gehiago topa dezakezu euskaraz http://zientziakaiera.eus orrialdean.