Monzoni bertsoak (PANTXOA eta PEIO)

2015-01-26
Monzon gogoan min dagon ahantzirik nola egon haren ondoan biltzen ginuen nahiko zorion Gizon argi ta bihotz on, zinen egiazko gizon, ezker onezko froga gaur hemen daukazu De Monzon! Martxoaren bedatzia utzi nituen bizia... Euskal Herriko historian zu ezi ahntzia! zure balio guzia gu baitan duzu utzia, zuri zor dugu ainitzek gure euskal kontzientzia! Eleketari bikaina olerkiz profeten haina, sorropila fin utsal gabea zen zure ezpaina... ez zinen mokor gordaina, lur harritsuan eraina, hartu zaituen lur onak noizko da zure ordaina? Español demokrazia deitzen da hipokrizia, Frantziakoa iduria da hori da guzia! ehunmila polizia, euskalduna ihizia tortura bizi den lurrean da hila Justizia! Batean frantses eskola eta bestean española, bien artean xintxifrikatuz gure ikastola Polizak duen pistola ta batzuen epixtola madarikatzen ari zaizkigu euskaldun odola! Bakeak haundi du fama, Gezurra dela nork asma? Euskadin gerlan delako froga mugak baderama... Minetan ikusiz ama, ezin jasan bere zama, eskuan zerbait hartu beharko, makil edo harma! Batzuentzat buru bero, erdi xoro, erdi ero izaiten dira mundu huntako jakintsuak oro... zuri ospeka gaur bego herria orai ta gero, BERGARA herri OLASONEKO MONZON TELESFORO!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak