Chertat eta lehoia

2020-03-20
Ipuin faktoriako bigarren ipuina da "Chertat eta lehoia". Sahara lurraldeko eta Euskal Herriko kulturak batzeko eta bultzatzeko sortu zen ipuina da hauxe. Abdi Ami Omar margolari sahararrak Doberako kideei ipuin bat kontatu zienetik sortu zen ideia. Chertat Saharako fikziozko pertsonai ezaguna da eta haur guztiek ezagutzen dute. Denen artean eragiten du irria. Ipuin honetan Chertaten eta lehoiaren arteko tratua kontatzen da. Ipuina bi hizkuntzatan argitaratuta dago, euskaraz eta hassanieraz, Saharako haurrek ere irakurri ahal izan zezaten. Egilea: Jexux Eizagirre Bertsio arabiarra: Cheij Ahmed Bahia Ilustrazioak: Abdi Ami Omar Hizkuntzak: Euskara + arabiera Maketazioa: Mikel Ramirez de Alda Zabala Laguntzailea: Arantzazu Royo Argitalpen-data: 2015 Argitaletxea: Dobera Euskara Elkartea Ahotsa eta bideoaren edizioa: Nagore Zubitur Aldabe
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak