Hodei Ijurko presoaren gutuna A Lamako espetxetik

2017-07-21
Etxarri Aranazko Sare Herritarrak eta Ahotsa.info hedabideak elkarlanean martxan jarri dugun “Atia miñe… ein ziaun ahalegiñe!” bideoen bigarren emanaldian Hodei Ijurko euskal preso politikoak A Lama kartzelan dituzten bizi baldintzak eta senideendako espetxe politikak suposatzen duenaren inguruan hausnarketa egiten du. Ekimen honek, egun presoei aplikatzen zaien salbuezpenezko egoerak gizarteratu eta salatzea ditu helburu. "Eskubide urraketa horiek herriko eta Sakana osoko sektore eta sentsibilidade ezberdinen artean konpartitu eta landu nahi ditugu, amankomunean urraketa horiei aurre egiteko dinamikak eta lan ildoak proposatuz", dio Etxarriko Sare Herritarrak ohar batean. Sakanako euskal presoei aplikatzen zaizkien eskubide urraketa horien testigantza zuzenak bildu ditu Sarek eta Ahotsa.info-k irudien bidez zabalduko ditu. "Oihan, Luis, Boltio, Hodei, Popi, Unai, Jon Gurutz dira, euren senide eta lagunekin batera, eskubide urraketa horiek pairatzen dituztenak , haiek dira kartzela politika honen zuzeneko kaltetuak, haien testigantza da urraketa horien adierazlerik nabarmenena". Lehenengo atalean “Aitatasuna/amatasuna eta kartzela” gaia jorratu genuen Juan Ramon Karasatorre “Popi”-k Castellongo Albocasser espetxetxik bere alabari idatzitako gutunaren bidez. Bigarren atalean Hodei Ijurko Iroz presoaren lagunek Hodeiren gutun bat jasoko dute eta A Lamarako bidean gutuna irakurtzen dute. Hodei beraren hausnarketa bat, sentimentuz betetako hitzak, oro har herritarrei zuzendutako hitzak. Sakabanaketa zenbakietan Gaur egun 330 preso daude sakabanatuak, gehienak estatu frantsesan eta espainolan. Aste batean senide guztien artean 13,2 buelta ematen dizkiote munduari, eta 110.112€-ko gastua dute senide guztien artean aste bakar batean. Errepideetako 58 puntu beltzetatik baino gehiagotik pasatzen dira astero senide eta lagunek. Istripu bat izateko arriskua presente dago bidai bakoitzean. 16 izan dira istripuetan hilik suertatu diren senide eta lagunak. Etxarri Aranazko preso guztiak sakabanatuak daude: Unai Parot Puerto de Santa Marian (984 km), Asier Karrera Dueñasen (260 km), Oihan Barandalla Lannemezan (304 km), Luis Mariñelarena Curtisen (610 km), Hodei Ijurko A Laman (700 km), Juan Kutx Maiza Saint Maur (627 km) eta Juan Ramon Karasatorre Castellónen (477 km). Sakanako senide eta lagunek astero 7.910km egin behar dituzte haien senideak bisitatzeko. Horrek suposatzen du urtero 19.653€-ko gastua familia bakoitzeko.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak