Geogebra ikasgelan. Proiektua: Ohm legea, magnitudeen arteko erlazioa

2019-03-15
UEUk antolatutako “Geogebra ikasgelan” ikasleen proiektuak (bideotutoriala). 2019-03-11 Deskribapena: Liburuan, kapitulu desberdinetan Ohm legeko magnitude bakoitzaren aldaketa ikusten da beste bien baloreekiko. Hau da, grafika batean Erresistentziaren eta Intentsitatearen baloreak aldatu eta ikus daiteke Tentsioa nola aldatzen den; beste batean, Intentsitatea beste biak aldatzean, eta, azken kapituluan, Erresistentzia. Kapitulu bakoitzak galdera pare bat dauzka ikusten dena barneratu eta esprimentatzeko. Hau bururatu zait, orokorrean ikasleei magnitude bat igo edo jaitsiko den besteekiko irudikatzea zaila egiten zaielako, formula ezagutu arren. Egilea: Agurtzane Zabala
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak