Adela (Oskorri)

2013-03-18
Adela, gure arabar lorea, giputz arroka, hi, Bizkaiko burdina. Orain, batere zaratarik gabe joan hatzaigu, eskoletan ere, euskal eskoletan ere, klaseen arteko burruka gogorkien lehertzen zenean, zeinean gizonak gizonaren kontra, eta euskaldunek euskaldunen kontra dihardukaten. Azken agurra erran deraunagunean, gogorrenari ere pausatu ziaion elur maluta bat begiaren ertzean eta gure amorruagatik gure gorrotoagatik egin dinagu zin finko bat: azken kolpea eman arte iraungo dugula gure burruka honetan hire memorian hire memorian hire memorian! Hain sinple sinpleki joan hatzaigu hi, Adela geurea, Adela herria, Adela berria, gure Adela gorria. Hil haiz lanik eta soldatarik gabe, esplotadoreek zerua goian eta lurra behean utzia; hil haiz esplotadoreek azpian lur hotza gainean harria jarria, baina hire erraiek esperantza hobeko fruituak sortuko zitinate, hire bularretako esne biziaz helduko direnak. (Gabriel Aresti)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak