GUREAN GAUR albistegia: Maiatzak 31

2017-05-31
Maiatzak 31, GUREAN GAUR albistegia Amaia Eneterreaga lankidearen eskutik. Honatx gure lerroburuak: - Egun beltza, Bi langile hil dira, bat Murgan eta bestea Urretxun. Aurrenekoa, argindarrarekin beharrean ari zela, bigarrena etxe baten eraikuntzan. - Hego Euskal Herriko 83 alkatek, euren artean lau hiriburuetakoek, bat egin dute Nafarroako parlamentuko adierazpenarekin eta Altsasuko auzia Nafarroako epaitegira ekartzea eskatu dute. - Euskal presoen seme-alaben egoera ikustarazi nahi du Sare​-k. Horrekin batera, iheslarien seme-alaben kasuaren inguruan ohartarazi dute baita. - Jendarteko alor ezberdinetako 150 lagun ezagunek Errekaleor Bizirik​-ekin bat egin dute. Larunbatean manifestazioa egingo dute Gasteizen auzoa ez eraisteko eta proiektua biziberritzeko. - Baskoniak kantxa faktorea galdu zuen atzo Valentzia Basket-en aurka ACB Ligako finalerdietako lehen partida galdu ostean. Fernando San Emeterioren hiruko batek norgehiagoka erabaki zuen. - Elbiria Zipitria, lehen euskal eskola klandestinoa sortu zuen emakumearen inguruko dokumentala osatu du Maider Otaolak. #11gaur
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak