AFRIKA BIBANG - BEGIRA

2018-12-12
14 urte igaro dira bere bakarkako diska argitaratu zuenetik. (Entzun 2004). Urte horietan munduan zehar bidaiatu du, beste proiektu batzuetan lanean, nazioarteko zirkuitoan. Afrikaren esanetan: “ Etxera bueltatzea beti da bidaiarik handiena, sentipenez beteriko bidaia." Afrika Bibangek erabaki du itzulera apurka egitea. Oraingoz Begira izeneko lan honekin hasi da, berezkoa duen soul soinu biziduna. Hitzek nostalgiatik edaten duen mezu positiboa adierazten dute. Begira denboran bidaiatzeko gonbidapena da, gure bizitzetan barrena... inguruan duguna behatu eta eskertzeko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak