Bertatik Bertara: gure herria, gure hizkuntza, gure arnasa [2021]

2021-06-15
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta bertako kide diren hainbat udalek "“gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzeko 2021eko udan egingo duten Bertatik Bertara kanpaina iragartzeko bideoa. Iazkoari jarraipena emanez, aurten 2021eko udaren atarian hasiko da kanpaina, eta udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea eta aldarrikatzea du helburu. Udalekin eta zerbitzu sektoreko eragileekin batera, herritarrak zein bisitariak sentsibilizatzeko ekimena izango da. Udaren atarian ekingo dio bideari, turismo eskaintzan bertako altxorrak nabarmenduz, euskararen erabileratik hasita.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak