Pasa den ostiralean, Antxon Elosegiren inguruan Joxe Mari Iturraldek idatzi berri duen liburuaren aurkezpena egin zuten Tolosako Topic museoko aretoan. Besteak beste, German Ormazabal piano jotzaileak hartu zuen parte ekitaldian, eta zenbait unetan, Iturraldek berak idatzitako letrak abestu zituzten, esaterako, inauterietako kantu ezagun honen kasuan.