www.berria.eus | Koronabirusak fisikoki urrundu gaituen honetan, forma berriak topatu ditugu elkarrekin egoteko. Tresna horiek emandako aukerak baliatu, eta urratsa egitea erabaki du BERRIAk, gaikako online mintegiak antolatuz eta hain eskura ez ditugun adituak esku-eskura jarriz.
Lehen saio honetan, ulertu nahi dugu zer gertatu den koronabirusak gure bizitzak hankaz gora jarri zituenetik hona pasatu den urtebetean. Lehen lerrora igaro dira zientzia eta zientzialariak. Urtebete emankorra eta lanpetua izan dute. Baina urtebetean zer ikasi dugu?
Horixe ulertzen laguntzeko, lehen lerroan egon diren hiru andre zientzialari bildu ditu BERRIAk:
Miren Basaras Ibarzabal - Mikrobiologoa - EHUko irakaslea
Izortze Santin Gomez - Biologoa - EHUko irakaslea
Ana Galarraga Aiestaran - Zientzia dibulgatzailea - Elhuyar
Moderatzailea:
Arantxa Iraola - BERRIAko kazetaria
Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Izan zaitez BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/berrialaguna