Kristoff - Maddi, Eltzegor (Herrialde berdean, 1992)

2016-10-22
LETRA Ohartzen dut, ezin ahantzi, hi ezagutu hindudanekoa, bi gaitaz jo, Txapelari, Txomin eta Ramuntxori egina. Hi, txistulari, hi, gaitajole, kirolzale, euskaltzale, abertzale... Nafarroa, Lapurdi, Heleta ta Baigorri!! Oihuka, Kristof - Maddi!! Afitxaren irudia itsasirik dago gure gogoan, kantuaren bidez gure etsipena bihurtu kemena, har atseden, sor bizi nahia, ta kuraia, bizi nahia ta kemena. Nafarroa, Lapurdi, Heleta ta Baigorri!! Oihuka, Kristof - Maddi!! ............................................................. Eltzegor taldearen kantu bat, bere hirugarren diskotik, "Herrialde berdean". 1992. urtean ekoiztu zuten, IZ estudioetan, Jesus Suinaga eta Kaki Arkarazo maisuaren laguntzaz. Marko Jossie, ahotsa Juantxo Garcia, ahotsa Fernando Unsain, ahotsa Joxemari Ostolaza "Xalbardin", ahotsa Pantxoa Albizur, ahotsa Juanma Zaldua, oboe ta akordeoia ELTZEGOR musika taldea 1976. urtean sortu zen, ALEGERA taldean aritzen ziren hiru kantari(Juantxo Garcia, Jakes Etxeberria eta Marco Jossie) eta Joxemari Ostolaza "Xalbardin" jauna elkartu zirenean. Ondoren, Fernando Unsain eta Benito Zubeldia batu zitzaizkien. Eltzegor taldeak Euskal Herriko egoera politiko sozialari lotutako abesti ederrak sortu zituen, abertzale ikuspegitik. Baina, diskoak grabatzea ez zen taldearen lehentasun nagusia, adiskidetasunak batzen bait zituen taldekideak, elkarrekin kantatzeko plazerra. Atzerrian kantatzera maiz atera ziren, birritan aritu zen Antwerpen hirian (Flandria), baita Herbehereetan, Frantzian, Suitzan, Espainian, edo Katalunian. 1992. urtean, "Herrialde berdean" diskolana kaleratu zuten. Izenburua, "Iharra" eta "Xenki", bi etakideek, 1970-71. urteetan idatzitako ipuin batetik hartuta dago. Ipuin horretan agertzen den Euskal Herriaren metafora bera erabili zuen Xalbardin jaunak kantuen hitzetan, euskal politika, presoen egoera, estradizioen auzia edota Euskaldunon Egunkaria hizpide, besteak beste. Lan honek aurrekoak ez bezalako planteamendua zuen, Fernando Unsain jaunak sortutako musikak hitzek adina garrantzi hartu baitzuen. Hala, musikari askok hartu zuten parte diskoan, Joserra Senperena pianista arduratu zen moldaketak egiteaz, Pello Zubiria (komunikazio arduraduna), Sime Barroso (argazkiak ta azala), Angel Unzu (kitarra), Luis Camino (perkusioak), Mitxel Longaron (bateria), Andrzej Bak (biolontxeloa), Mikel Artieda (baxua), Josetxo Silgueiro (saxoa), Satur Babon (klarinete), Carlos Aranzegi (atabala) Gonzalo Tejada (kontrabaxua), Betti Bidart (gaita) edota Jose Inazio Ansorena (txistua). http://www.badok.info/euskal-musika/eltzegor ..................................................... Una canción de grupo vasco Eltzegor. Su tercer disco, "Herrialde berdean", fue grabado en 1992, en los estudios IZ (Donostia), junto a los tecnicos Jesus Suinaga y Kaki Arkarazo. ELTZEGOR surgió en 1976, cuando el señor Joxemari Ostolaza "Xalbardin" se reunió con tres cantantes del grupo ALEGERA (Juantxo Garcia, Jakes Etxeberria y Marco Jossie). Posteriormente, Fernando Unsain y Benito Zubeldia reforzaron el grupo. Componian hermosos temas liricos y lograron el exito, sobretodo en la zona de Iparralde (Euskadi Norte). Sus letras tienen gran carga politica, cantan denunciando problemas sociales de su tierra. Los miembros de Eltzegor actuaron varias veces en el festival de Antwerpen (Flandes) y tambien en los Paises Bajos, Francia, Suiza, España, o Catalunya. En 1984, Eltzegor editaron su primer disco, "Ebihotz" con textos de poetas vascos como Joseba Sarrionandia, Joxemi Zumalabe o el propio Joxemari Ostolaza. Tras un tiempo, Jakes Etxeberria y Benito Zubeldia abandonaron Eltzegor y fue el señor Pantxoa Albizur quien les sustituyó. En 1987, Eltzegor publicaron otro bonito disco, "Sasitik sasira" (De lio en lio), una especie de cantata, donde las canciones van narrando la historia de un refugiado vasco que deja su hogar y trata de amoldarse a la vida en otro lugar, con unos valores diferentes. En 1992, Eltzegor publicaron su tercer y último disco, "Herrialde berdean" (En un pais verde), de nuevo, bajo el sello donostiarra IZ. HERRIALDE BERDEAN (1992) 1. Herrialde berdea 2. Prima gaiztoak 3. Arte, Antton 4. Geltokian 5. Kristoff - Maddi 6. Oboearen mugan 7. Aitona 8. Itsuarena 9. Goizeskolak https://www.youtube.com/watch?v=IAZbV5DYRLw .................................................................. Eltzegor was a basque folk band. They started in 1976. "Ebihotz" was their first LP album. DISCOGRAPHY 1984. "Ebihotz" 1988. "Sasitik sasira" 1992. "Herrialde berdean"
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak