Bergaran, lehen aldia preso politikorik gabe 80 urtean

2017-11-06
Manu Gazteluk, 20 urte espetxean eman eta kalera irten ondoren, preso eta iheslari politikorik gabe gelditu da Bergara. Azken 80 urteetan uneoro egon dira Bergarako hainbat seme-alaba kartzelan edo erbestean. Bergaran presorik ez dagoela ospatzeko ekitaldian, 2017ko azaroaren 4an, Haimar Altuna SORTUren Gipuzkoako arduradun politikoak adierazi du ezker abertzaleak tinko eusten diola preso guztiak kalera ateratzeko konpromisoari. "Zerbait garbi badugu, horixe delako, urratsez urrats kalera kalera, bakea eta askatasuna irabazatera goazela!".
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak