PODCAST 2X18 (aurrerapena) | Festaren kapitalismoa-ren sinbolo diren Olinpiar Jokoei erresistentzia

2022-02-25
1935 urteaz geroztik landutako lurrak hormigoitu eta 2024an eginen diren Olinpiar Jokoetarako igerileku bihurtu nahi dituzte lekuko instituzioek. Desobedientzia eta okupazioaren bidetik dabiltza megaproiektu honen aurka borrokan. Hiri batetik bestera, Joko batetik bestera, fenomeno berdinak errepikatzen dira: natura guneen suntsiketa, hiriaren bestelakotze basatia eta nola ez, sekulako dirutza publikoa bideratzea hauen antolaketara. “Festaren kapitalismoa” terminoarekin definitzen du fenomenoa AEBetako kirolari eta ikerlari Jules Boykoffek. http://www.argia.eus/podcast
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak