'Bertso zaharrak' (1) (Unai eta Eñaut Agirre) (Larraitz, 2018-12-21) (40'35'')

2018-12-28
Saio arrakastatsua egin dute Agirre anaiek Larraizko jatetxe batean. Bertso zaharrez osatutako saioa izan da, bertsoaldi bat edo beste kenduta. Afaltzen hasi aurretik abiatu dira bi anaiak, eta gero, tarteka-marteka kantatuz heldu dira kafe ondoko saiora. Jende asko inguratu da bertso zaharren afari honetara eta amaitutakoan gustura joan dira etxera. Lazkao Txikiren bi bertsoaldirekin eman dute hasiera. Bakarka eta bi ahotsetara kantatuz oso gustagarri egin zaizkio jendeari garai bateko bertsoak. Bertso denak ez dira izan alaiak edo txantxetakoak, tristuratik ere izan du zenbaitetan, adibidez, Joxe Zapirainek 'Alarguna' izenburupean jarritakoak, edo-ta Unai Agirre berak 36ko gerratean Hernanin fusilatutako 200 lagunen oroimenez egindakoak. Pernando amezketarraren pare bat bertso eta Txirritak Pernandori ipinitakoak heldu dira segidan. Xenpelarren 'Ia guriak egin du' bertso ezagunak datoz ondoren, eta bideo hau amaitzeko, Antonio Urbieta oiartzuarrak sei bertsoz osatutako gutuna bidali zion Joxe Joakin "Kaskazuri" anaiari, azken bertsoan beste horrenbeste jartzeko gonbita eginez.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
urtea
235