BERGARAN EUSKARALDIA ESKURA!

2020-05-22
Dakizuen bezala, aurtengo Euskaraldian entitateek ere parte hartu dezakete. Baina gainontzeko bergararrok bezala, gure herriko taberna, denda, zerbitzu, enpresa eta bestelako entitateak momentu zailak bizitzen ari dira. Horregatik, Euskaraldian parte hartu nahi duzuen entitateoi gauzak errazteko erronka hartu dugu gure gain! Banakako arreta zerbitzua jarri dugu martxan, entitate bakoitzari arreta pertsonalizatua emateko asmoz. Jarri kontaktuan gurekin eta, aurtengo Euskaraldiaren nondik norakoak aurkezteaz gain, zure entitatean ariguneak identifikatzen eta izena ematen lagunduko dizugu. Gainera https://meet.jit.si/BergaraEuskaraldiaEskura helbidean zalantzak argitzeko saioak egingo ditugu astelehen (19:00-20:00) eta asteazkenetan (15:30-16:30). Jarri gurekin harremanetan ondorengo bitartekoak erabiliz: Telefonoa: 688 604 314 Helbide elektronikoa: bergaraeuskaraldia@gmail.com Sare Sozialen bitartez: https://www.facebook.com/euskaraldiabergara Instagram: @bergaraeuskaraldia Twitter: @bergaraeuskaral www.euskaraldia.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak