Euskal presoak etxeratzeko prozesua bultzatzeko deia Iruñean

2021-12-31
Sare Herritarrak eta Etxerat elkartea elkarlanean egindako ekitaldia izan da gaur eguerdian Iruñean. Oraindik ere euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legedia bertan behera uztea eskatu dute, eta etxerako bidean jarriko dituen prozesuari 2022ko urtean bultzada berri bat emateko indarrak biltzeko deia egin dute. Urtarrilaren 8an Euskal Herriko txoko ezberdinetan eginen diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute Sarek eta Etxeratek.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak