ALBUM - Zer egiten du ostruka batek arrainontzi baten barruan?

2021-10-30
Album antzezlanaren teaserra. Teaserraren grabaketa eta edizioa: Bideolan (http://bideolan.com) ---------------------------------------------------------------------------------------------------------------- Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean? Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari, intoleranteak, grinik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Baina zer daukagu guk esateko? Zer espero da gutaz? Nor gara gu? Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren Albuma da. Ongi etorri gure kaiolara. -------------------------------------------------------------------------------------------------------- ALBUM [azaroak 11a estreinaldia, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketan] Formol Laborategia Zuzendaritza_ Edurne Azkarate. Antzezleak_ Intza Alkain & Mikel Ibarguren. Dramaturgia_ Formol Laborategia & ITU banda. Argiztapen diseinua_ Lo Veo (Miriam Ubanet % Ana da Graça). Eszenografia diseinua_ Formol Laborategia & Lo Veo. Soinu espazioa_ Edurne Azkarate, Asier Rentería, Olatz Salvador & Elena Ramírez. Off Ahotsa_ Joseba Sacristán. Jantzien diseinua_ Formol Lab. Ikus-entzunezkoak_ Bideolan & Formol lab. Diseinu grafikoa_ Ruben Ramos & Janire Arroyo. Argazkiak_ Unai Bellamy. Argi eta soinu teknikaria_ Miriam Ubanet. Ekoizpena_ Formol lab. Banaketa_ Formol lab. Bidelagunak_ Metrokoadroka Sormen Laborategia.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak