UDALETIK 12-21

2017-12-21
SANTO TOMAS EGUNA. ALEJANDRO ARRIETAK IRABAZI DU MAHAIRIK ONENAREN SARIA. Gaur Santo tomas Azoka giro ezin hobean ospatu da. Urtero bezala, ohiko azokaz gain, eskualdeko etxe-abereen erakusketa egon da ikusgai. Azokaren mahairik onenari saria eman dio Koldo Goitia alkateak Xemeingain Alejandro Arrieta irabazleari. Donahue gaixotasuna duen Maialen Aulestiaren aldeko karpa ere Egon da. 36 dira Lekeitiora hurbildu diren ekoizleak eta artisauak (19 Lea Artibai eskualdekoak) euren produktuen salmenta zuzena egiteko. PEOI DESBERDINEN ETA AZOKA ARDURADUNAREN LAN POLTSEN ERAKETA.   peoi desberdinen eta azoka arduradunaren lan poltsen eraketa prozesu berrian parte hartzeko eskariak aurkezteko epea abenduaren 20tik eta urtarrilaren 5era arte zabalik dago, biak barne.  Bertan behera utzitako prozesuan aurkeztutako eskariak automatikoki onartuak izango dira prozesu berri honetan. LEKEITIOKO UDALAK JOLAS  ETA  IPUIN  EZ SEXISTEN  GIDA KALERATU DU.   Haurtzaroa, bizitzako aldi erabakigarria da, etapa honetan pertsonen rol sozialak, autoestimua, errespetua, lankidetza eta beste hainbat balore finkatzen dira. Umeek jolasen bitartez ezagutu eta besteekin erlazionatzen ikasten dute. Jolas eta ipuinek funtzio hezitzailea dute eta arrazoi horregatik ezin daiteke elementu neutraltzat hartu. Ondorioz Udalak jolas  eta  ipuin  ez sexisten  gida kaleratu du eta Lekeitioko Eskola eta ikastolari helarazi zaizkie gidak, familien artean banatzeko eta  merkatari elkarteko kideei ere banatu zaizkie.   4.- GABONETAN HAINBAT KULTUR EKINTZA ANTOLATU DIRA.   Barikuan, abenduaren 22an, 20:00etan eleizan, Lekeitioko Musikaia Musika Eskolaren eskutik Gabon Kontzertua izango da aurten ere. Ondoren, 21:45etan Gabonetako Dantza emanaldia egongo da Ikusgarri Zine Aretoan. Lekeitioko Ballet eta Jazz- Funky-ko ikasleek egingo dute dantza ekitaldian. Sarrera 2,50 euro izango da eta salgai daude "Rotxu" estetika zentroan eta "Campo Optika" Abenduak 23 18:00etan Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko aukera 19:30ak arte eta Kontzijopean txolotadio eta Jaia 18:15etatik aurrera. “Haur jolasa” Ipuin antzeztua abenduaren 26an 18:00etan Kulturetxean 4 urtetik gorako haur eta familentzat Apika taldearen eskutik. GAUR NEGUAN SARTU ETA DATOZEN EGUNOTAN HOTZA EGITEN JARRAITUKO DU. Gaur ofizialki neguan sartuko gara. Ostarteak ireki dira baina gainerako orduetan behe-hodeiak nagusituko dira. tenperatura maximoak 11-12 ºC-ren bueltan gelditu dira. Ostiralean Behe-hodeiak pilatuko dira zeruan, egunaren bigarren zatian zirimiria egingo du. tenperaturak gehienez ere 10 ºC-ra iritsiko da tenperatura. Larunbatean Goizean zerua estalia agertuko da, behe-hodeiekin, eta kantauri isurialdean tarteka euri pixka bat egingo du. Alabaina, arratsaldean, atertu eta hodeitza saretuz joango da. Igandean giro eguzkitxua izango dugu eta tenperaturek zertxobat gora egingo du. Astelehenean hodeiak ugarutuz joango dira eta gauerako baliteke zertxo bait buztitzea. Asteartean euria itsuliko da eta tenperaturek ere behera egingo dute.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak