Erramurik gabeko gauak (Petti) Kafe Antzokia

2019-11-08
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Erramu koroen zain ez gara inoiz egon, baina ez esan guri zer den txar eta zer on. Estatuak eskale- entzat bakarrizketa. Hezur eta haragi- -zkoa da gure festa. Ondo hondoratua, txarto ohoratua. Ahazturak badaki zein den gure hautua. Gaua putzua bada, ezin naiteke alda. Gaua samurra bada, samurra nire malda... Aire garbi apurra, zigarroaren kea, atxiki eta arnastu, aski eta pakea. Egunaren nekeak kendu arren barrea, imintzio samurra bedi gure larrea. Eginaren ordaina, sobera eske al da? Norberari berea, leun dezagun malda. Hitz samurrez biluzi egun ilunen kraka. Erantzi eta erantzi: gauak arrazoi dauka! Erantzi hitzak eta erantzi atzaparrak, jantzi denak ahantzi “erantzi” hitza jantzi. Ispilua zu zaitut gardena eta zintzo: benetako islada zure begien mintzo. Gaua putzua bada, ezin naiteke alda. Gaua samurra bada, samurra nire malda...
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak