Jose Ramon Becerra (Equo): "Hauteskundeak atzeratzearen aldekoak gara"

2020-03-12
https://www.hamaika.eus/ | COVID-19 gaitzak eragindako krisiaren ondorioz, apirilaren 5ean EAEn egin beharreko hauteskundeak auzitan utzi dituzte. Horiek horrela, Hamaika Telebistari eskainitako elkarrizketaren baitan, Equo Berdeak alderdiko lehendakarigai Juan Carlos Becerrak bozak atzeratzearen aldeko jarrera erakutsi du. Hortaz gaindi, Zaldibarko luiziak hondakinen inguruko kudeaketaren krisia ekarri duela nabarmendu du eta hauteskunde hauetan Equo Berdeak Elkarrekin Podemos-en baitan ez joatea moreek hartutako erabakiaren ondorio dela ziurtatu du.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak