Santos Sarasola

2021-11-22
Donostiako Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, euskararen historia jasotzeko. Ikusi hiztun honen bideo guztiak hemen: https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/santos-sarasola-zelaia/ *** Amara Zaharrean jaioa. Gurasoak Albizturkoak zituen, bizitzera Donostiara joandakoak: aitak gas lantegian egiten zuen lan. Asilo San Jose ikastetxean egin zituen lehen ikasketak Santosek, eta 11 urtetik 22ra Donostiako seminarioan egon zen fraidegai. Giro erdaldunaren ondorioz umetan ikasitako euskara galtzen joan zen, baina euskaltzaletasunak eraginda, berreskuratu egin zuen (EUTGn, Patxi Altunarekin, eta bere kabuz). Filosofia ikasketak egin zituen, eta Santo Tomas lizeoan hasi zen lanean, irakasle moduan. Bertako zuzendari izan zen hainbat urtean. Easo abesbatzako presidentea ere izan zen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak