Su Ta Gar - Jaiotze basatia [Diska osoa]

2015-01-07
Musika, eta bereziki Metalak bultzatuta, 1987-an Su Ta Gar taldea sortzea erabaki zuten eskolako lau lagunek. Heavy Metala Euskeraz jorratzea izan da talde honek egin duen ekarpenik haundiena. Ordura arte inork inoiz egin ez zuena eta makina bat estereotipo puskatu zituena. Beraien hitzak kritika politiko eta sozial aldarrikatzailez beteak daude, eta esan daiteke, musika, hitzak eta orokorrean taldea, expresio bide bezala erabili dutela taldekideek. Urte batzutan beraien afizio ofizio bilakatu zuten eta hor diraute atsedenik hartu gabe jo ta ke, Euskal herrian, Kataluinia eta Estatu Espainiarrean kontzertuak eskeiniz. Baita Europan eta Ameriketan ere. Borxa baterijole originalaren istripua (1995) izan da taldeak jasan duen golperik haundiena. Baterijole desberdinekin ibili eta gero, gaur egun, bere anaia Galderrek betetzen du bere tokia. Asier, bajujole originalak aldiz 2008-an taldea utzi eta 2 urtetan zehar Igorren laguntza izan eta gero, Davidek astindu zituen lau sokak ia urteterdiz. Gaur egun Igor Diez da taldeko baxujolea. Sortzaileetatik bi partaide gelditzen dira oholtza gainean; Aitor, gitarra eta ahotsa eta Xabi, gitarra. Abestien zerrenda: 1.Begira 00:00 2.Sistematik ihes 02:56 3.Mari 06:31 4.David eta Goliath 11:26 5.Jaiotze basatia 14:38 6.Zure atzetik 21:01 7.Oinazearen indarra 25:09 8.Zure aurrean makurtzen naiz 29:20 9.Etsi gabe 34:21 10.Jo ta ke 36:43 11.Diruaren esklabu 41:30 12.Haika mutil 45:49
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak