Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak

2020-03-03
Afrika beltzeko emakume batek 4.000 km ibiltzen ditu gutxienez, Espainiako Estatuko hegoaldeko mugatik Europara iristeko. Hutsune legalak eta desagerpen kontaezinak direla eta, ezinezkoa da jakitea zenbat emakumek egiten duten urtero bide hori. Horietako askok miseriatik eta indarkeria egoeretatik ihes egiten dute: derrigorrezko ezkontzak, genitalen mutilazioa, indarkeria matxista edo gatazka armatuak. Beste batzuek bizitza duinagoa bilatzen dute, eta geratzen den familia lagundu nahi dute. Guztiak daude helmuga segurura iristeko irrikan. Ia ezinezkoa da bisa lortzea. Migrazio-politikak gogortu eta mugako kontrolak areagotu dira. Migrazio bideak gero eta arriskutsuagoak izanik. Mugak toki biolento bihurtzen dira, non emakume askok barneratu egiten duten diruz ordaintzeaz gain, beren gorputzekin ere ordaindu beharko dutela. Europako gobernuek ehunka milioi euro inbertitzen dituzte urtero, pertsonak iritsi ez daitezen. Kasu honetan Maroko finantzatzen dute, kontrol polizial eta militar gogorra ezarri dezan, herrialdea toki arriskutsu bihurtuz. Eta ondoren, itsasoa…. Europara iristean, oztopo lasterketa ez da bukatzen: asiloa lortzea, egoera legeztatzea, enplegua eta etxebizitza lortzea, familia biltzen saiatzea; arrazakeriari, bakardadeari eta herriminari aurre egitea; hizkuntzak ikastea… Hala ere, egoerari eutsi eta bizitza eraikitzen dute. Mugak gurutzatzen dituzten emakumeak dira.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak