5. GEU BE BAGARA ITSASOA - Arrain-fabrikak

2022-11-08
Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira bideo sorta honetan. Arrain-fabriketan andrazkoak ibili izan dira batez ere, arraina kontserban ipintzeko. Lehenago gehiago, baina orain ere eskulana da. Emakumeak nekez egoten ziren ardurako postuetan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak