UDALETIK 01-11

2018-01-11
1.- “LEKEITIOKO GAZTE LOKALAK” EKIMENA Lekeitioko Udalak herriko gazteek erabiltzen dituzten lokalen arautzeari ekingo dio, hauen segurtasun eta gutxiengo osasun baldintzak bermatzeko. Azken urteotan gazte lokalen fenomenoak kezka ugari sortzen ditu biztanleriarengan: lokalaren segurtasun baldintzak, bizikidetza arazoak edota jokaera arriskutsuak eman daitezkeelako. Hori horrela, LEKEITIOKO GAZTE LOKALAK izeneko ekimena martxan jarriko du Lekeitioko Udalak. Ekimenak hurrengo helburuak izango ditu: Gazteen eta Lekeitioko Udalaren arteko akordioan oinarritutako gazte lokalen arautegia sortzea eta hauen arteko hartu-eman zuzena sortu eta sustatzea, Gazteen eta Lekeitioko Udalaren arteko hartu-eman zuzena sortu eta sustatzea, genero ikuspegi aktibo batetik lan eginez, eta bestetik, gazte lokaletan segurtasun baldintza minimo batzuk bermatzea, erabiltzaile eta auzokideen lasaitasunerako. Ekimen honi hilabete honetan, urtarrilean emango zaio hasiera eta lau hilabete inguru iraungo duen prozesu parte hartzailea izango da.   2.- SPINNING SAIOAK ASTEBURUETAN EGITEKO AUKERA. Spinning ikastaroetan nahiz eta ordutegi zehatz batetan apuntatuta egon, aurten aukera dago spinning ikastaroak eskeintzen dituen gainontzeko ordutegietan joateko, beti ere, ikastaroaren asteko egun kopurua errespetatuz. Gainera, urtarrila, otsaila eta martxoko asteburuetan ere spinning saioak egongo dira. Azken aukera hau nahi izanez gero, klaseko 3,65€ ordainduko da. (Olatz Lopez) Pasa zaitez kiroldegiko harreratik eta bertan emango dizute informazio guztia. 3.- Laberintoa Lekeition Lekeitioko Sentitu Elkarteak eta Udalak laberinto bat jarri dute Santa Katalinako pasealekuan. (Luis Cazalis da elkarteko kidea, elkarrizketa baten bidez azaltzea dauko zertan datzan laberintoa) 4.- KALEKA 29. EDIZIOAN PARTE HARTZEKO DEIALDIAK ZABALIK Jaialdiaren 29. Edizioa uztailaren 18tik 22ra ospatuko da eta bi sekziotan banatuko da: Batetik, KALEKA Scratch: Garapen prozesuan dauden proiektuak esperimentatu eta probatu nahi duen artista, kolektibo edota elkarte profesionalak, urtarrilaren 31ra arte izango dute deialdi honetara proposamenak bidaltzeko aukera. Bestetik, KALEKA sekzio ofiziala: Espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sorrera-lanetan bazabiltza, sekzio ofizialean parte hartzeko proposamenak bidaltzeko aukera ere izango da urtarrilaren 31ra arte. Informazio gehiago www.kaleka.eus webgunean duzu eskura. 5.- 1.593 PERTSONAK BISITATU DUTE PALEOLITIKOARI BURUZKO ERAKUSKETA. Erakusketatik 1.088 bisitari eta 505  herriko ikastetxeetako ikasleak pasatu dira. Erakusketahonetan, teknologi berriak erabilizhiru kobazulo bisitatzeko aukera izan dogu: Ventalaperra, Santimamiñe eta Armintxe. Erakusketa hauazaroaren 30etik urtarrilaren 7ra arte egon da. PADDINGTON 2 Ehun urte beteko dituen Izeba Luci-rentzat opari aproposenaren bila dabilela, Paddington-ek trokelatutako liburu berezi bat aurkituko du Gruber jaunaren antigualeko gauzen dendan, eta hainbat lanetan hasiko da liburua erosi ahal izateko. Baina, liburua lapurtzean gauzak korapilatu egingo dira … The disaster artist Beste pelikula baten sortze prozesua kontatzen du pelikulak, Tommy Wiseauk 2003. urtean estreinatu zuen The Room lanarena hain zuzen. Inoizko film txarrenen zerrendan sartu bazuten ere, kultuzko bilakatu zen azkenerako, eta gauerdiko emanaldietan aretoak betetzen jarraitzen du. Eguraldia: EGURALDI TRAKETSA; ZAPARRADAK ETA GIRO HOTZA. Egunak aurrera egin ahala, zaparrada giroa nagusituz joango da; eguerditik aurrera zaparradek ia ez dute etenik izan eta tarteka mardul bota du. Egunaren amaierarako egoera zertxobait baretzea espero da. Bihar goizean oraindik han-hemenka euri pixka bat egingo badu ere, arratsalderako, oro har, atertu egingo du. Asteburuan Astiro mugituko den fronte baten eraginpean egongo gara. Zerua ilun agertuko da eta goiz partean euritara joko du, arratsaldean nabarmen hoztuko du, ondorioz, Elur-mailak behera egingo du 500-800 m ingurura. Igandean goizean euri giroarekin jarraituko dugu. Elur maila ere oraindik 600 metro inguruan egongo da. Arratsaldearako atertzen hasiko da. Astelehenean ez dugu euririk izango baina zerua hodeitsu mantenduko da. Arratsalderako tenperaturak gora egiten hasiko dira hegoaldeko haizeak lagunduta. Asteartean giroa Berriz okertzen hasiko da. Haizeak arratsaldean ipar-mendebaldetik joko du bolada oso gogorrekin eta itsasoaren egoera ere asko gaiztotuko da 4-5 metro inguruko olatuekin.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak