MusikaZuzenean #52: SuTaGar Kids eta Eskean Kristo

2018-11-15
MusikaZuzenean #52: SuTaGar Kids eta Eskean Kristo 00:00 Sumarioa 01:05 SuTaGar Kids 13:49 Eskean Kristo SuTaGar taldeak 30 urte bete berri ditu agertoki gainean, eta hori ospatzeko bira berezi bat jarri du abian. MusikaZuzenean TB-an esperimentu bat egin nahi izan dugu urtemuga aitzaki, eta umeak jarri ditugu taldearen musika entzuten. Milesker Aiora, Ibai, Eneko, Liher, Neide, Amaiur, Inuntze eta Maddi, eta beraien gurasoei! Aste honetako bigarren protagonista Eskean Kristo taldea izango da. Pasaden astean Igorreko Kiñu gaztetxean izan ginen "Beste belaze batzuen gozoan" disko aurkezpenean, eta erreportaje ederra ekarri dugu bueltan. Kamerak: Maddi Mochales eta Ilargi Aristondo Edizioa eta grafismoa: Nagore Sarasola Milesker Andoaingo Aita Larramendi ikastola Igorreko Kiñu Gaztetxea
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak