Bakearen urtxoa (Mixel Labegerie)

2021-09-09
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Bakearen urtxoa, Oi! urtxo eztia, hegalez kurri ezazu lur zabal guztia. Kontsola gerlapean dagokeen jendëa, hilen haur, aitetamak eta emaztëa, kolpatua herrestan dabilan tristëa, presoner dohakabe, hilik den bizia. Errozute deneri: Jende gaixoak, ez beha gau beltzari baina bai izarreri! Bakea dela zueri! Bakearen urtxoa, jarrai bideari, zure lili eztiak eskainiz orori. Mintza zaitez ezinik dagoen eriari, bihotza bero ezaiozu zahar hoztuari, esperantxa emaiozu kezkan den amari, bere latza keniozu hilen ezkilari. Errozute deneri: Jende gaixoak, ez beha gau beltzari baina bai izarreri! Bakea dela zueri! Bakearen urtxoa, hemen zaitez geldi, lur hau da sakratua, deitzen da Euskadi. Zorte txar batez joak girade aspaldi, denak anaiak eta bizi bi alderdi. Gerla da berrikitan pasa hemen gaindik; euskalduner urtxoa, otoi, mintza bedi! Errozute deneri: Oi, euskaldunak, ez beha gau beltzari baina bai izarreri! Bakea dela zueri!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
25
urtea
643