Altzako santomasetako bertsolariak

2017-12-16
Altzania kultur elkarteak antolatuta, santomasak ospatu dituzte gaur. Eguraldi lagun izan ez arren, goizetik hasita Larratxoko Iosu Artetxe plazan elkartu dira bizilagunak. Altzako baserrietako produktu azoka, animalia erakusketa eta txistorra postuak jarri dituzte, eta bertso saioa ere egin dute plazan, Haritz Kasabal eta Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' bertsolariekin. Une honetan, bertso bazkarian egongo dira, Altzania elkartean, eta eguna kontzertu batekin amaituko dute.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak