Bilbo Hiria 20 urte saio berezia

2017-05-29
Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Hogei urte hauetan Bilbo Hiria irratia Bilboaldeko euskaldunen irratia bilakatu da, euskararen eta euskal kulturaren sustatze lanei dagokienez, gure mikrofonoetatik makina bat laguni, elkarteri eta erakunderi aukera ezin hobea eskaini die beren jardunaren berri eman dezaten. Historia eta istorio asko gordetzen ditu gure irratiak, eta guk horietako batzuk azalera ateratzen saiatu ginen larunbatean. Mikrofono aurrean Xabier Monasterio eta Ane zabala aritu ziren, emankizuna posible egiten Ibon Burgoa, Jabi Zabala eta Josu Zabala. Larubateko saioa bereziko laburpena duzu honako hau. Saio bereziaren laburpenerako Balerdi Balerdi taldearen "Fan fan oso fan" kantua aukeratu dugu.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak