ETXEBIZITZA KOLABORATIBOAK - Elkarrekin bizitzeko eredu feministak // 2021-10-14 tabakalera

2021-10-19
Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) urteak daramatzagu etxebizitzen inguruko gaian lan sakona egiten. Gazteok emantzipatzeko ditugun aukerak urriak dira eta horri gehitu behar zaio bizitzeko espazioen eredu aniztasuna falta zaigula. EGK-tik eta Donostiko udaletik galdera bat planteatzen dizuegu: Ba al dago familia tradizionalak baino haratago bizitzeko beste modurik? Zer dira etxebizitza kolaboratiboak eta zer eraldaketa feminista ekar dezakete horrelako ereduek? Aurtengo jarduna etxebizitza kolaboratiboetan oinarrituko da: Alde batetik, lehenengoa Urriaren 14an izango da Tabakalerako Kutxa Kultur plazan, arratsaldeko 18:00etatik-19:30etara. Bertan Elkarrekin Bizi proiektua aztertuko da,zehazki, Donostian aurrera eraman nahi izan den etxebizitza proiektu kolaboratiboa. Honen azterketa egiteko mahai ingurua ospatuko dugu hiru hizlarirekin: Donostiako Udaleko ordezkari den Eva Salaberriarekin, proiektuaren eragile den Hiritik At-eko partaide batekin eta Sostre Civic elkarteko kide batekin.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak