Euri artean (Xabi Solano & Maren)

2019-11-18
EURI ARTEAN. Musika: Xabi Solano Hitzak: Jon Garmendia «Txuria» Udazken ilun baten egun euritsua Azaroan gogoratzen dut nola egon nintzen kalean zure esperoan lehen aldia izango balitz bezala… eta hostoak jausi ziren euri artean. Maitasun pixka bat baino ez nuen behar besarkadak Ez nengoela bakarrik jakin nahi nuen zure ondoan baina jendea aurrera eta atzera... eta hostoak jausi ziren euri artean. Askatasunaren euritan busti nahi nuke zurekin dantzatuz kale erdian bada ere muxukatuz bizitza zer den dastatu eta euri artean zuri begiratu. Ematen du mendeak pasatu direla Milurtekoak elurrak hoztu dituela gure hitzak gure oheak. Itxoiten iragan zaizkigu urtaroak… eta hostoak jausi ziren euri artean.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
hilabetea
34
urtea
376