SKABIDEAN - Hilarria

2021-11-18
Badira jada 40 urte baino gehiago Espainiako polizia Iruñeko zezen plazan oldartu zenetik. 78ko uztailaren 8ko istiluek hildako bat utzi zuten Iruñean: German Rodríguez. Gure gurasoen bitartez izan dugu gazteok egun hartan Iruñea hartu zuen lazturaren berri, belaunalditik belaunaldira, ahatz ez dezagun eta errepika ez dadin. Helburu horrekin berarekin ere, eta omenaldi gisa, Fermin Balentzia trobalariak doinu ederra sortu zuen Hilarria kantarako. Guk lekuko hori hartu nahi izan dugu, eta gurera ekarri Pantxeko lagunen eskutik, omenaldi moduan ere bai. Zuen gustukoa izatea espero dugu. Herriak ez du barkatuko! Germán beti gogoan! Bakea eta auzolaguntza guztiontzat! Hiri buruzagian , 2021eko azaroan:
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak