Bidea

2023-02-21
Bide luzeak gaitu egin bidelagun, Euskadik abertzale, euskarak euskaldun. Gure gazte-indarrak bat egin ditzagun, gizarte bat hobea eraiki dezagun. Giza eskubideak ditugu oinarri, egunero aztergai, goizero aldarri. Lehena sustrai eta geroa egarri, ez diogu bizkarrik emango elkarri. Gizon-emakumeok berdinak izaki, badugu zer eraitsi eta zer eraiki. Elkarrekin egina poliki-poliki guztion onerako izango da beti. Lurra da gizakion altxor paregabe, guztion etxe eta guztion ondare. Arriskuan ikusten dugu hala ere, gutxi batzuen esku, diruaren mende. Herri-eskubideak ditugu gidari, geure burujabetza lorpen xuxurlari, miresmena diogu askatasunari, arbasoek amestu zuten geroari. Bide luzeak gaitu honaino ekarri… Urratsez urrats goaz, mugarriz mugarri, lehena sustrai eta geroa egarri… Ez diogu bizkarrik emango elkarri.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak