Gau urdinak (Ken zazpi) remix

2020-05-13
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/26awa9A3ONQ http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Une hau ta gero dator gauetan urdinena Eta ez dut oroituko nor nintzen ez nire izena Bolbora usainak metaforarik banatzean Gure errealitatea biluztean. Urtarrila udaberriz bete nahi dut behin da berriz Ta sekula itxiko ez diren leihoetatik ihes egin. Hondartza gabeko itsaso ezkutuen gisan Ez dut nik noraezean guretzat denborarik izan Beranduegi da egi guztiak aitortzeko Baina aukera bat dugu barre egiteko. Gelditu denbora eta eramango zaitut Kate guztien gainetik Inoiz amestu bako lurretara Zergaitiek garrantzirik ez dutenera Izen bako izarretara Argitu nahiez duten gauetara. Urtarrila udaberriz bete nahi dut behin da berriz... Areak ta denborak bidea estali arren Ziur aurkituko dugu geroa batera bagaude Gelditu gaitezen beti gaua balitz bezela Berriz biluztu gaitezen maitatu gaitezen Gelditu denbora... Gau urdinetara(bis)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak