Busturian, lehengo amesak orain loran

2019-10-29
Bihotzeko egarria asetu guran asmatzen dira dantzak, abestiak, antzerkiak, musika, zinea... eta beste hainbat kultur ekintza. Eguneroko eginbeharren kateapetik ihes egin eta lagunarteko hartu-emonak aberasten laguntzen deuskue. Kultura-zaletasuna aspalditik loratu da Busturian, eta loraldietako bat XX. mendearen hasikeran emon zan. Argi dago, ba, Busturia herri jantzia izan dala. Inoz, berez-berez, aberastu da halabeharraren eskutik, herriko tabernaren bateko lagunartean, edota herriko zein ermitetako jaietan. Inoz, ekinez eta eginez: eleiz-giroko jardunetan, alkarte eta alderdi politikoetako ekimenetan edota kultur-talde desbardinen ekintzetan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak