IURRE-2: Nora joan den?

2020-12-19
Diskoa salgai. Salmenta-puntuak hemen: http://www.iurre.eus/ NORA JOAN DEN? Nora joan dun Libe? Nora? hire irribarre ederra… Nora joan dun Libe? Nora? bizi hinduen indarra… Ama Lurraren altzora nagon sinistu samarra, Mariren kobazulotik ageri dun ostadarra… Izango haizena lainoa, izango haizena izarra, ilargia, eguzkia, hegoa eta iparra, itsas aldeko haizea, goizeko euri langarra, biharko egunsentia, eta gaurko ilunabarra. Nora joan dun Libe? Nora? Hire irribarre ederra… Izango haizena Libetxo masusta eta sagarra, sugalindara, zaldia, tximeleta, azkonarra, Tximistarriko Lamia, eta olatuen aparra, gure baratzeko lorea, eta gure irribarrea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak