Azaroaren 5ean herri-galdeketak egin ditu Gure Esku Dagok Erandion, Berangon, Getxon eta Leioan

2017-11-05
Goizeko 09:00etan eman diete hasiera Gure Esku Dago ekimenak bultzatutako herri-galdeketei. Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 herritan egiten ari dira horiek, tartean, Berangon, Erandion, Getxon eta Leioan. Kataluniako egoera gogora ekarri guran, gainera, urriaren 1eko erreferendumean erabilitako hautetsontzi bana iritsi da herri bakoitzera; ondoren, adierazpena irakurri dute herriz herri. Bestalde, emakumeak izan dira botoa ematen lehenak, 1933an gaurko egunez lehen aldiz botoa eman zuten emakumeei omenaldia egiteko asmoz.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak