Ezpata ala errota - Ibai Osinaga eta Amets Aranguren

2022-09-05
"Santxikorrota, Bardeetan libre" Euskal Gaizkileak serieko hamabigarren eta (oraingoz) azken atala da. XV. mendean Cascanten bizi zen Santxo gaztearen historia kontatzen da, nola igaro zen Queiles ibaiko errotari izatetik Bardeetako bidelapur sonatuena izatera.  Ez zaigu Santxikorrotari buruzko kanturik iritsi gaur arte, eta beraz, abestia sortzeko eskatu genien Ibai Osinaga eta Amets Aranguren musikariei. Aranguren letraz arduratu zen, eta Osinaga ahotsaz eta gitarraz. Podcasta osorik entzuteko: https://podcast.eus/santxikorrota-bardeetan-libre-euskal-gaizkileak-seriea/ LETRA Nafarroako Erriberan zen jaioa Santxo gaztea zerbaitengatik toka zitzaion bere herria uztea Bardeetan Ermandadearen beroa gertu sumatu eta herriaren sostengua hark zuen bereganatu Soberan zuenari ostuta txiroari lagundurik bere bizitza eten zuen hark daga bihotzean sarturik Santxikorrota, santxikorrota aberatsei ezpata, behartsuei errota Kondaira batek duen egia eta gezurra eskutan zaila da jakitea non koka ze alde edo bandotan Santxoren gogo eta arimak segitu dute bizirik Erriberako lurretan barna Luciok lekukoa harturik Santxikorrota, santxikorrota aberatsei ezpata, behartsuei errota
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak