Itziar Ituño, Euskaraldia eta idoloei buruzko hausnarketa txiki bat

2020-12-17
Itziar Ituñok nazioartean duen ospe izugarriaz konturatu nintzenean horri buruzko bideo bat egiteko gogoa jarri zitzaidan, iruditzen zitzaidalako euskaldunok ez ginela fenomeno honetaz konsziente. Ideia izan nuenetik bideoa egin dudan arte denboralditxo bat pasa da azkenean, eta uste dut denbora tarte honetan pixka bat gehiago hitz egin dela gaiari buruz... baina hala ere bideoa grabatzeko gogoa nuen eta, honekin batera, idoloen inguruko hausnarketatxo bat sartzeko aprobetxatu dut. Ez dut inor mintzeko asmoz egin, ez dadila inor haserretu mesedez... *Bideo honek Aditu plataforma erabiliz egindako azpitituluak ditu (https://aditu.eus). *Eskerrik asko Elene eta Felipe, ingelesezko azpitituluekin laguntzeagatik :D - Kaixo denoi! Ni Aiora naiz (edo @probatxoa Twitter eta Instagramen) eta Youtubeko kanal hau irekitzera animatu naiz, euskarazko youtuber gutxi egoteak izugarrizko pena ematen didalako. Zerbait kontatzeko idatzi nahi badidazu: probatxoanaiz@gmail.com
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak