UDALETIK 01-03

2019-01-03
UDALETIK 1-03 1 – PERTSONA NAGUSIEI AKONPAINAMENDUA EMATEKO BOLUNTARIOAK BEHAR DIRA Caritasek eta Lekeitioko Udalak kanpaina bat abiarazi dute pertsona nagusiei bideratutako Beti Lagun proiekturako boluntarioak lortzeko. Adin nagusiko pertsonek sentitzen duten bakardade edota isolamendu egoera hobetzea da helburua. Horretarako boluntarioen lana ezinbestekoa da. Proiektu honen egitekoa familia eta profesionalek ematen dutenaren osagarria izatea da asmoa. Boluntarioa izateko ez da aurretiko ezagutzarik ez adin jakinik izan behar. Pertsona nagusiak laguntzeko sentsibilitatea eta proiektuarekiko konpromisoa izan behar da. Informazio gehiago ezagutzeko jarri kontaktuan Udaleko Gizarte Zerbitzuekin edota Caritasekin. Urtarrilaren bukaeran edo otsailaren hasieran proiektua herritarrei azalduko zaie eta hitzaldia ere egongo da. Adi!!! 2 - BIDEOJOKO EZ SEXISTAK Azken urteotan bideojokoak gure haur eta gazteen jolaserako tresna erakargarrienak bilakatzen ari dira. Baina kasu batzuetan bideojoko hauek ez dira guztiz egokiak. Jokoek esanahi berezia hartzen dute haurra pertsona sozial gisa hazteko garaian. Baina kontuan izan behar da gure haurrei bideojokoak oparitzerakoan, hauetako askok estereotipo sexistak sustatzen dituztela. Emakumeak ahulak, biktimak, dependenteak eta sexualizatuak bezala agertzen dira eta gizonak menperatzaile, indartsu, agresiboak eta ausartak bezala. Seme-alabek erabiliko dituzten bideojokoen edukia kontrolatu behar dute gurasoek, inposaketarik gabe. Hori dela eta, Udalak bideojoko ez sexisten dekalogoa atera du, hauek aukeratzeko proposamenak eskainiz. Dekagolo hau Lekeitioko Udalaren facebooken eta webgunean dago eskuragarri. 3 – ASTEBURUAN ERREGEEN KABALGATAK Aste honetan errege magoak datoz herrira. Zapatuan, urtarrilak 5, Erregeen Kabalgata egongo da arratsaldeko 18:00etatik hasita. Eguraldi ona egonez gero, Erregeak portutik helduko dira Lekeitiora. Eta ondoren, 19:00ak aldera, frontoian izango ditugu. Eguraldia lagun ez badugu, zuzenean frontoira joango dira. Ekimena Trakata Trakatranek eta Lekeitioko Udalak antolatuko dute. Eta hurrengo egunean ere kalejiran irtengo dira, urtarrilak 6, Bonbiloneko erregeen kabalgata egingo da 12:00etatik aurrera, Dendari kalean hasita. Animatu eta etorri erregeak ikustera! 4 – GARRAITZEN 30. URTEURRENA Aurreko astean Garraitz Kirol Taldeak bere 30. urteurrena ospatu zuen. Denbora luze honetan Lekeitioko ume zein gazteak kirol munduan barneratzen aritu da Garraitz. Baina 1988an sortu zenetik, kirol elkarteak eboluzio handia izan du.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak