Asteasuar gazteak bertsotan

2019-12-01
Eguerdian, Asteasun izan du hitzordua Hitzolariak ekimenak. Bertako plazan elkartu dira dozenaka herritar, euskarazko hitzak biltzeko asmoz. Horrez gain, herriko hiru gaztek bertso bana bota dute, eta euskal kantuak jo dituzte musikariek; horiek abestera ere ausartu dira asteasuarrak. Ondoren, hamaiketakoa dastatzeko aukera izan da. Zenbait haur ere bildu dira, Euskararen Txantxangorriaren marrazkiak margotzeko gogoz.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak