Pausu traketsengatik eroria naiz,
portu kanpoko harkaitz,
zorrozten du itsasok maiz.
Herrikok hartuko dute gaitzat, etsaitzat,
eukitzeagatik azala odolez blai, bai.
Talkak ez jasotzeaz ez ausartu epaitzen.
Portu barruko harkaitzak
ondo daki ze indar duen ekaitzak,
horregatik kanpon ez da jartzen,
barrutik itsason orrok ondo ditu aitzen.
Baino pentsatzebazu,
marea hila ikustebazu,
errexa izango zan ta etzun ingo enbarazu.
Egia eukita eskutan
ta ilargia kontutan
portuan barruko sutan, errexa izango zan.
Zuen bisaiak kolokan, enaiz haietaz fio,
deituiozue nahibazue traizio.
Belaunikatu behar baldin banuke zuen tokiaren truke
itsasoak eraman nazala.
Ta borra dezala kresalak odolez
bustitako azala adorez.
Ta borra dezala kresalak odolez
bustitako azala adorez.
Ero hontaz jendeak
oso gutxi du espero
maite ditudanek eskerrak
kandelak jartzeizkiaten egunero.
Bero jartzen naiz zuen hotza sentituz gero.
Izan behar zenun gure zaindaria,
zauritu dezu bart nere anai igerilaria,
aspaldi eraman zenun bere izeba lanpernaria,
ez al da etorkizun igarrigarria?
Urpean egarri dan harrik
ez du neurtzen zaurian neurrik,
ez du sinisten herriko azken berrik.
Ez al da etorkizun igarrigarririk?
Baino pentsatzebazu,
marea hila ikustebazu,
errexa izango zan ta etzun ingo enbarazu.
Egia eukita eskutan
ta ilargia kontutan
portan barruko sutan errexa izango zan.
Zuen bisaiak kolokan, enaiz haietaz fio,
deituiozue nahibazue traizio.
Belaunikatu behar baldin banuke zuen tokiaren truke
itsasoak eraman nazala.
Ta borra desala kresalak odolez
bustitako azala adorez.
Ta borra desala kresalak odolez
bustitako azala adorez.