Tessa Andonegik aurkeztuko du aurten ‘Zurriolako butaka’

2020-09-13
https://hamaika.eus | Berezia izango da 68. Donostiako Zinemaldia, baina berezia izan arren, Zurriolako butaka saioa ere aurten ahaleginduko da bertan gertatzen denaren berri ematen eta Euskal Herriko ekoizpenen estreinaldiei tartea egiten. Aurreko urteekin alderatuta, saioaren egitura ez da asko aldatuko, baina izango dira berritasunak. Izan ere, Kursaalaren azpian paratu ohi duten platoa albo batera utzi, eta saioak Zinemaldiaren txoko desberdinetan egingo ditu aurkezpenak eta elkarrizketak. Programa arinagoa eta dinamikoagoa izango da aurten. Hori bai, osasun larrialdiak baldintzatuta, segurtasun neurri guztiak bermatuko ditu saioko lantaldeak. Era berean, saioak iaz estreinatu zuen atal batek jarraipena izango du: Zinetika. Atal horretan, Donostiako Zinemaldiaren «atzeko aldea» erakutsiko dute erreportaje laburren bitartez. Hamaika Telebista, Berria, Kanaldude, Irutxuloko Hitza eta Zinea.eus hedabideek ekoitziko dute saioa.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak