Presoen salbuespen egoera aldatzeko aldarriak alde bat baino gehiagotatik

2018-06-15
Euskal Herrian ziklo politiko berria irekitzeko ETAren desegitea beharrezkoa bazen ere, presoek eta haien senideek sufritzen jarraitzen dutela salatu du Etxeratek. Hain justu, Espainiak presoei salbuespenezko legedia ezartzen jarraitzen duela salatu eta presorik gabeko sanferminak aldarrikatzeko manifestazioa antolatu du Kalera Kalerak, uztailaren 4rako Iruñean. Larunbat honetan, Altsasuko gazte auzipetuen aurkako sententzia salatzeko manifestazioa izango da Iruñean. Horrez gain, ordea, Baionan ere izango da manifestazioa. Kasu horretan, Jakes Esnal, Xistor Haranburu eta Ion eta Unai Parot aske utz ditzatela eskatzeko. Babes zabala bildu du deialdiak dagoeneko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak