Udazken koloretan (Benito Lertxundi) ahotsbakoa

2020-05-01
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/lXN_qdC4pr8 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Udazken Koloretan, Landen lurrinak Zeharkatuz, Hitaz oroit Eta higan nauk. Zuhaitz biluziaren Gerizpean orpondoa, Orbelaren hilobi, Horiz eta gorriz Dena lokarturik, Dena lokarturik. Eskuratu hostoa Xume bezain eder, Hain soila bere heriotzean, Zuhaitz guztiaren Bizkortasunez hain betea, Non erortze honen duintasunak Hiri kantatzera naraman. Berriro zuhaitzari So natzaiok, kezkaturik ote?... Joate askearen oparotasunean, Betikotasunaren irria zirudik. Irria zirudik. Gatibu naukan denborak, Bere baitan egositako Ametsetaz isekaz Bailegoan. Udazken Koloretan, Landen lurrinak zeharkatuz, Hitaz oroit eta higan nauk, Hain soil hire heriotzean, Hain xume, adiorik gabeko Partitzean.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak