non dago gure askatasuna ft. Joseba Sarrionandia

2022-12-01
inesosinaga ft. Joseba Sarrionandia #itsasoadabidebakarra non dago gure askatasuna? barreiaturik Españan euskal presoak hala dituzte Logroñon eta Malagan Darocan, Huelvan, Burgosen, Cuencan, Granadan eta Avilan... non dago gure askatasuna? Herrera de la Manchan, Ocañan, Toledon eta Albazeten Dueson, Alicanten, Caceresen, Cordoban, Zueran, Orensen Sorian, Puerton, Malagan, Murcian, Teruel eta Badajozen... baina, presoak ezin sekula hartu presondegia etxetzat ez ote da espetxe handi bat España berez guretzat? Frantzian ere euskaldunentzat ez da espetxerik etxean Agen, Arles, Aix-en-Provence, Fresnes, La Santé, Clairvaux, Draguignan Fleury Merogis, Rennes, Anguleme, Marseille, Dijon, Clermont-Ferrand... non dago gure askatasuna? baina, presoak ezin sekula hartu presondegia etxetzat ez ote da espetxe handi bat España berez guretzat? lege ederrik ez da guretzat ez Españan, ez Frantzian eta ez dugu egundo onik izango lortu artean gure presoen askatasuna denonarekin batean baina, presoak ezin sekula hartu presondegia etxetzat ez ote da espetxe handi bat hau dena berez guretzat? ez ote da espetxe handi bat hau dena berez zuretzat? musika: Ines Osinaga hitzak: Joseba Sarrionandia ==================== doluaren aitortza bat da #itsasoadabidebakarra aldaketari gorazarre bat eta zaurgarritasunari parez pareko begirada bat elkarri begira jarri eta elkarrekin dantza egin eta gero, beste zapore bat dute orbainek espazioa konpartitzearen ariketa etengabea egin dugu proiektu honetan, dena aldatzen baita gure artean hitz egiten dugunean, lehia miresmen eta aitortza bihurtzen dugunean gabiltzalako gaude hain zikin
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak