Biotzean min dut (Antton Valverde)

2019-06-19
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Biotzean min dut, min etsia, negar ixilla darion miña. Amonatxo bat nun: gaur, enarak etorri-garaiez aldegiña. Eguzkirik ez dute leiotan zapiak; aur-yolasik ez dago gaur zure kalean odeiek lits urratu, itxasoak orro. Gizadi bat geldirik gero bat batean: Ots! Ots! Bizion oñok ... (bis) Errezka bi gizonek argizai oriak, gorputza lau billobok, atzetik andreak. Ai ene lor arin au, zein dudan larria! Besoek ez lan arren, biotzak nekeak ... Mendea ia betea, ta ain illaun, gorputz xar! Bezak gogoa goien i bezain ariña, ta bezat, nik nerea, dei nazatenean, ezin-itzal-argiruntz egatzeko diña! Ots! Ots! Bizion oñok ... (bis) Orain larogei urte kale poz-gabeok eguzkiak zitun ta zure aur-yolasak alaitzen. Gaur, arriak ere baitira itzal, nork lekuskez, ikusi, urte urdin igesak! Egun zarrak yoan ta berriak etorri, gaur poz biar oñaze, noiz burni, noiz zillar, zenbaitek ondamendi baituten katea, lore-sorta bekizu goi-muñoak zear! Ots! Ots! Bizion oñok ... (bis) Bat-batean eten da bizion ots ori. Gorputza laga dugu nunbait. Al-dakit nun! Bultza naute barrura ..., ñir-ñir aunitz argi ... ordia antzo sar nazu, begi-lauso ta urgun. Amonatxo! Bakarrik zagokun atean, otz ta gogor, entzuten zure azken-Meza! Zerraldo-olen artetik (negu gaua iduri) ez al-datortzu, uluka, aize erruki-eza? Ots! Ots! Enegan, biotz! (bis) Begiok ero ditut, noranai doazkit, dantza naasi bat dabilt irudimenean. Goruntz egik biotza! otoika lasa adi! Ixilla sor badadi ire barrenean! Oru bete luzea igaro zan. Noizbait berriro lor illauna besoek ... Urrena, muño baten gañean uri ixil bat arki ... Poz oñaze kateak emen dik etena. Ots! Ots! Bizion oñok ... (bis) Ol bat yaso ta ikusi dut musu ximela: parre antxa bizirik balirau bezela Ots! Ots! Ler adi biotz! (bis) Ordun ixar bat biztu du nere gau beltzak. Begioi malko ixil bat dardarka darite. Noizbait itxaro-kabi biur dan biotzak: Ots! Ots! Yausika biotz! (bis) "Agur! (oiuka dio) gorputz ximur maite! Agur, amonatxo! Egun Aundirarte! ..." Ots! Ots! Bizion oñok ... (bis) (J.M. Agirre "Lizardi" / A. Valverde)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
66
urtea
1184